XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harritzekoa beraz, palazio horretan bizitzea neri egokitu izatea.

Esate baterako, hartu dezagun ANUXKAren kasua.

Batetik, bera ikusteko irrikitzen egoten naiz, ea noiz iritsiko den bera ikusteko une gozosua, berataz pentsatzen esperantzaz gainezka egoten naiz beti, gau eta egun.

Baina beste aldetik, bera niregana datorrela pentsatzearekin bakarrik, berarekin topo eginda zerbait esan beharko diodala bururatzearekin soilik izutu egiten naiz erabat.

Beldurtu egiten naiz, kokiltzeraino, txiki txiki egiten naiz, umetxo, nere anaia Ixidro bezalaxe umetzen naiz, ez naiz ezer... arkakoso nimiño bat baino ttipiago sentitzen dut ene burua...

Aitatxoren puruaren ke usaina sudurretaraino sartzen zitzaidan gau izartsu hartan geundelarik balkoian eserita biok.

Zerua beltz beltza zegoen eta han hemenka miloika izar xuritxo eta dirdiratsuez josita.

Paretaren kontra, teilatutik eskegita ematen zuela huntza, eta balkoitik burdinezko hariekin korapilaturik mahatsondoa luzatzen zen gure begien aurreraino.

Ixilune haundi bat nabaritzen zen leku guztietatik zetorrela; bazirudien isiltasun hori garbi asko entzun ere egin zitekeela, hain zen pisutsua gauaren indarra-ta.

Halaxe geundela, pake ederrean, eta ezer espero ez nuenean hau entzun genuen: U! U! U!.